Iban Resano Zilarrezko finaletik kanpo

Guaixe 2015ko mar. 3a, 08:55

Zilarrezko Binakako Txapelketako lehen finalerdian hirugarrenak sailkatu ziren Aitor Senoaiain eta Iban Resano

Igandean jokatuko da Zilarrezko Binakako Aizkora Txapelketako finala. Asteburuan finalerdiak jokatu ziren, eta sei bikote lehiatu ziren final handian txartela lortzeko helburuarekin. Bilbon jokatu beharreko finalerdia Ondategira eraman zuten. Bertan Vicente-Vicente, Senosiain II-Iban Resano eta Alkizalete II-Alberdi “Txikia IV” lehiatu ziren. Lehendabizikoek, Iker eta Daniel Vicentek lortu zuten garaipena, nahiz uste baino gehiago kosta (14:40). Bigarrenak Alkizalete eta Alberdi izan ziren (15:27) eta hirugarrenak Aitor Senosiain eta Iban Resano dorrobarra (15:54). Hortaz, finalerako txartelarik gabe geratu da Ergoienakoa.