Resano, Banakako Urrezkotik kanpo

Guaixe 2015ko api. 14a, 07:46

Zegamako kanporaketan bidean geratu zen dorrobarra

Hasi da Banakako Urrezko Txapelketa. B multzoan kanporaketa bat jokatu zen larunbatean Zegaman. 4 aizkolari lehiatu ziren, Jokin Alkizalete II, Jalberdi Txikia IV, Aitor Urteaga eta Iban Resano. Laurek 45 ontzako enborra erlojuz kontra erdibitu behar izan zuten, eta abiadura proban bi 54 ontzako erdibitu zituzten. Bi aizkolari onenek, Jokin Alkizaletek eta Aitor Urteagak, finala jokatu zuten eta Jokin Alkizalete izan zen onena, hurrengo fasera pasako dena. Iban Resano laugarrena sailkatu zen.