Resanok Nafarroako 2. mailari eusten dio

Guaixe 2015eko apirilaren 21a

Angel Eraso hirugarren mailara jaitsi da

Larunbatean, Beran, Nafarroako Aizkorako 2. mailari eusteko jardunaldia jokatu zen. Iban Resanok, Xabier Mindegiak eta Angel Erasok bi kanaerdiko eta 60 ontzakoa erdibitu behar izan zituzten. Iban Resano izan zen azkarrena (7:22.49), Xabier Mindegiaren (8:06) eta Angel Erasoren (10:09) aurretik. Resanok eta Mindegiak 2. Mailari eutsi diote eta, aldiz, Erasok maila galdu eta hirugarrenean aritu beharko du.