Joxe Mari Mercero, Espainiako txapelduna

Guaixe 2015ko api. 21a, 14:07

Durangon jokatutako Espainiako Txapelketa irabazi zuen bere kategorian

Apirilaren 12an Espainiako Atletismo Txapelketa jokatu zen, 10 km-ko modalitatean. 75 urtez gorako kategorian Joxe Mari Mercero unanuarra izan zen jaun eta jabe (49:06). Bera dugu, beraz, Espainiako txapelduna kategoria horretan. “Gutxi ginen baina tira, pozik nago. Orain egutegia gainezka dugu, astebururo dago zerbait. Aurreko asteburuan Hiru Herri krosean aritu nintzen, 1.000 korrikalari inguru aritu ginen, asteburu honetan Zizurren Donejakue bideko proba dugu, gero Arangurenen… ez gara gelditzen” dio, umoretsu, Joxe Mari Mercerok. Bejondeiola.

Sakandarrak Hiru Herri Lasterketan
1.000 korrikalari inguruk parte hartu zuten, igandean, 26. Hiru Herri herri lasterketan. Javier Nagore (32:07) eta Maitane Melero (37:01) izan ziren irabazleak. Makina bat sakandar aritu ziren bertan, baina korrikalarien jaioterriaren daturik eman ez dutenez, ezinekoa zaigu sailkapena errepasatzea, ziurrenik sakandar askoren izena jartzea pasatuko zitzaigulako.