Ermitara bitan bisitan

Guaixe 2015ko eka. 19a, 15:58

San Joan ospakizunak asteburura aurreratu dituzte dorrobarrek. Gaur, 19:00etan, bezperak eta arrosarioa izanen dira San Juan ermitan (Nenau despopulatuaren eliza zena). Ondoren, kontzejuak auzatea eskainiko du: ardoa, gazta eta ogia. Herrira bueltan, autobus geltoki ondoan, gurasoek sua piztu eta haren gainean saltoka ibiliko dira dorrobarrak.

Larunbatean, berriz, ermitan meza izanen da, 10:30 aldera. Ondoren, auzatea izanen da.

Dorraoko Kontzejuak herriko etxe bakoitzeko pertsona bat gonbidatuko du bazkarira. Bakarren bat gehiago joan nahi badu aurretik izena eman eta ordain egin beharko du.