Iban Resano hirugarrena Euskal Herriko 3. Mailako Aizkora Txapelketan

Guaixe 2015ko urr. 26a, 12:18

3. mailan jarraituko du dorrobarrak

Ostiralean Euskal Herriko 3. Mailako Aizkora Txapelketako finala jokatu zen Azkoitian. Sei aizkolari lehiatu ziren, tartean Iban Resano dorrobarra. Ez zen sorpresarik izan eta hiru kana-erdikoak eta bi 60 ontzakoak erdibitzen azkarrena Xabier Orbegozo, Arria V.a, izan zen (11:40). Eroso aritu zen Arria V.a. Bigarren postua lortzeagatik lehia estua izan zuten Julen Alberdik eta Iban Resanok, baina azkenean Alberdi izan zen bigarrena (13:04). Arria V.ak eta Alberdik mailaz igotzea lortu zuten eta hurrengo denboraldian 2. mMailan arituko dira. Iban Resano hirugarrena sailkatu zen (14:11), mailaz igotzeko aterian, baina hurrengo denboraldian 3. mailan jarraitu beharko du. Eneko Saralegi laugarrena sailkatu zen (14:14), Oier Kañamares bosgarrena (16:02) eta Eloy Corchero seigarrena (16:22).