San Anton egunarekin, bilkura

Guaixe 2016ko urt. 21a, 10:49

San antondar dorrobarrak larunbatean elkartu ziren. Bezperan kofradiako arduradunak elkartu eta larunbateko gosaria prestatzearekin batera, buruek afaldu egin zuten. Larunbatean, 9:00etan, mezan elkartu ziren kofradeak eta dorrobarrak. Elizkizuna eta gero kofradiako prioren edo nagusiaren etxean hildako kofradeen omenezko errespontsua errezatu zuten. Marin Miranda Otsagabiaren etxean egin zen hori. Bere laguntzaileak Jesus Mari Marin eta Jose Ignazio Lizarraga izan ziren.

Handik Itur-Aldea elkarterantz jo zuten, batzarra egiteko. Bezperan prestatutako gosaria jan ondoren mahai jokoen txanda izan zen. Bazkaltzera 25 bat kofrade elkartu ziren, direnak. Nagusi berriaren ardura zozketa bidez erabaki zuten eta Juan Lizarraga Pueiori tokatu zitzaion.