SAN JUANAK 2016

Sua, ospakizunen bezperan

Urteko gaurik motzenean dorrobar batzuk autobus geltoki inguruan elkartu eta han piztuko dute sua, gainetik salto egiteko. Ospakizunak, berez, San Juan egunarekin iritsiko dira Dorraora. Bihar, 19:00etan, errepide kontra dagoen San Juan ermitan bezperak eta arrosarioa izanen dira. Hura despedituta kontzejuak gazta, ogia eta ardoa eskainiko dizkie bildutakoei. Nenau despopulaturena zen elizara etzi atzera bueltan joanen dira dorrobarrak. 10:30 aldera meza eta ondoren auzatea izanen dira. Ohiturari segituz, Dorraoko Kontzejuak herriko etxe bakoitzeko pertsona bat gosaltzera eta bazkaltzera gonbidatuko ditu Itur aldea elkartera.