Resano Urrezko Aizkoran

Guaixe 2017ko api. 7a, 08:53

Bihar, 17:30ean, Izarrako kanporaketan lehiatuko da dorrobarra

Martxan da Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketa-Eusko Label Saria. Asteburu honetan 3. Kanporaketa jokatuko da, Izarran, 17:30ean. 12 aizkolari lehiatuko dira, Iban Resano dorrobarra tartean. Borja Fernandez, Manuel Fraile, Ruben España eta Juan Rodrigez segoviarrak, Danel Lopez eta Emilio Muñiz asturiarrak, Xabier Aranberri “Elorriaga II.a”, Aitor Urteaga, Aritz Oregi eta Eloi Kortxero izango ditu aurkari. Bata bestearen kontra formula erabiliz, bi enbor erdibitu beharko dituzte. Irabazleak aurrera egingo du txapelketan.