Gaur udako solstizioa ospatzeko sua piztuko dute dorrobarrek autobus geltoki ondoan eta haren gainean saltoka ibiliko dira iluntzean. Handik gora dagoen aldapa igoko dute 19:00etan, San Juan ermitara joateko. Bezperak eta arrosarioa izanen dira errepide kontra dagoen Nenau despopulatuko eliza zenean. Otoitzaldia despeditu eta gero kontzejuak elkartzen diren guztiendako gazta, ogia eta ardoa banatuko ditu.
Larunbatean, atzera ere, errepide kontrako ermitara buelta eginen dute dorrobarrek. Oraingoan, 10:30ean, meza izanen baitute. Elizkizunaren ondoren auzatea izanen da. Ohikoa denez, Itur-aldea elkarteak gosaria eta bazkaria hartuko ditu. Dorraoko Kontzejuak herriko-etxe bakoitzeko pertsona bat gonbidatuko du horietara.