Joan den urtean baino mila euro gehiagoko aurrekontua du Dorraoko Kontzejuak aurten, 52.500 eurokoa hain zuzen ere. Gaur egun eskaintzen dituen zerbitzuak mantendu eta ordaindu beharreko maileguak pagatzeko nahikoa da. Nahiz eta premiak egon, esaterako, maistruban etxeko teilatua konpondu, bestelako inbertsioetarako ez dela iristen esan digu Iñaki Gaulabur Razkin kontzeju-buruak. Bestalde, Nafarroako Gobernuak emandako erabilera askeko funtsetik 23.181,63 euro emanen dizkio heldu den urtean kontzejuari. Diru horrekin zer egin oraindik ez dutela zehaztu jakinarazi digu kontzejuko presidenteak.