Down sindromea duten musikariz osatutako musika taldeak, Motxila 21ek, hiru kontzertu eskaini ditu agorrilean Italian: Toscanako San Ciriaco di Sorrano Ttutti birra jaialdian (8an), Genzano di Romako lorategi botanikoan (11n) eta Erroman, kalean, Bello Trasteveren (12an). Kontzertuetan italiarrek hasieran harrituta hartu bazituzten ere, Motxila 21en musikak jendea mugiarazi zuen. Aintzane Lizarraga Etxeberria (saxofoia), Andoni Zilbeti Elia (saxofoia eta kitarra-abeslaria) eta Ainhoa Lizarraga Etxeberria (akordeoia) dorrobarrak taldeko kideak dira.
Argazkiak: Motxila 21.