Larunbatean, 09:00etan, sanantondar dorrobarretako batzuk mezan elkartu ziren. Hildako kofradeak gogoan izan ondoren, elkartean gosaltzera elkartu ziren. Bazkari garai iritsi bitartean kartetan edota pasiatzen ibili ziren. Batzarra eginda eta Itur-aldea elkartean majo bazkalduta despeditu zen San Anton kofradiaren aurtengo ospakizuna.