Foruzaingoaren aitortza

Guaixe 2018ko ots. 26a, 18:40

Uxue Barkos lehendakaria larunbatean hizlari.

Foruzaingoaren eguna ospatu zen larunbatean. Foru poliziaren 80. urteurreneko ekitaldi nagusian, Uxue Barkos lehendakaria buru zela, 34 sari eta errekonozimendu banatu ziren. Foruzaingoaren ohorezko metopetako bat Jose Miguel Moreno Vazquezek jaso zuen, joan zen urteko maiatzaren 25ean bihotz-biriketako geldialdia izandako dorrobar bat bizkortzean erakutsitako izpiritu zibiko eta humanitarioarengatik.