Resano Urrezko Banakako Txapelketan

Guaixe 2018ko mar. 23a, 10:51

Larunbatean, Aguraingo frontoian, 19:00etan

Abian da XXI. Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketa, Eusko Label Saria. Bihar, larunbatean, txapelketako 2. jardunaldia jokatuko da Agurainen. 12 aizkolari lehiatuko dira: Elorriaga II.a, Borja Fernandez, Manuel Fraile, Jaime Huertas, Anton Iacobuti, Iñaki Kintana, Eloy Kortxero, Daniel Lopez, Ramiro Llanos, Esteban, Muñiz, Eneko Saralegi eta Iban Resano dorrobarra. Bi onenek egingo dute aurrera aipatu txapelketan.