Resano aurrera Urrezko Banakako Txapelketan

Guaixe 2018ko mar. 27a, 13:42

Aguraingo kanporaketan azkarrena izan zen

Larunbatean Urrezko Banakako Txapelketako 2. jardunaldia jokatu zen Agurainen. 12 aizkolari lehiatu ziren, hiruko lau multzo eginda. Bakoitzak lehen fasean 45 ontzako enborra eta kana-erdikoa erdibitu behar izan zituen. Lehen multzoan Iban Resano dorrobarra izan zen onena (3:33), Eloy Kortxerori segundo bateko tartea kendu zion eta Daniel Lopezek 5:11 behar izan zuen.

Bigarren multzoan Eneko Saralegi izan zen azkarrena (3:41), Fernandez bigarrena, 8 segundora, eta Muñiz hirugarrena, minutu eta 59 segundora. Hirugarren multzoanManuel Fraile izan zen onena (4:20), Aranberri 11 segundora sailkatu zen eta Kintana 28 segundora. Hortaz, Iban Resanok, Manu Frailek, Jokin Alkizaletek eta Oier Kañamaresek egin dute aurrera Buruz Buruko Urrezko Aizkoran.