Resano Urrezko Banakakoan, Zumaian

Guaixe 2018ko api. 13a, 09:47

Txapelketako 4. jardunaldia jokatuko du dorrobarrak

XXI. Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketa aurrera doa. Larunbatean txapelketako 4. jardunaldia jokatuko da Odieta frontoian, 18:00etan. 6 aizkolari lehiatuko dira: Ibarrako Jesus Mari Mujika, Mutrikuko Arat Mugertza III.a, Sariegoko David Naredo, Valsaingo Manuel Fraile, Asteasuko Jokin Alkizaletae eta Dorraoko Iban Resano. Bi onenek egingo dute aurrera txapelketan.