Egun ederra pasa zuten sanantondarrek

Guaixe 2019ko urt. 21a, 10:27

Duela bi urteko San Anton ospakizunean elkartutako dorrobarrak.

Sakanako sanantondar kofradietan elkartzen lehenak dorrobarrak izan ziren.

Larunbatean, 09:00etako mezan elkartu ziren. Elizkizuna eta gero Agustin Lizarraga priorearen etxean hildako kofradeen aldeko errespontsua egin zuten. Itur-aldea elkartean gosaldu eta bazkaldu zuten. 21 kofradeetatik 19 izan ziren mahaiaren bueltan elkartu zirenak.

Larunbatean ere kofradiaren ardura eskuz aldatu zuten, zozketa bidez. Eta Francisco Lizarraga Senar da arduradun berria. Heldu den urtean ilbeltzaren 18an ospatuko dute San Anton eta priorearen ardura izanen da 15 egun lehenago apaizarekin hitz egitea eta ilbeltzaren 13ko mezan ospakizunaren berri emateko. Gainera, herrian bizi ez diren kofradeei hots egin beharko die. Kofraderen bat hiltzen bada, haren aldeko meza egin eta familiari meza gehiago ateratzeko dirua emateko ardura du prioreak.