Aukera gutxirako aurrekontua

Guaixe 2019ko api. 8a, 11:42
Dorraoko ikuspegia.

Joan den urtean kontzejuak bere zorrari koska handi bat kendu zion.

Dorraoko Kontzejuak 50.900 euroko aurrekontua du aurten. Iñaki Gaulabur Razkin kontzeju buruak azaldu digunez, gauza gutxi egiteko aukera izanen dute horrekin. Egun kontzejuak ematen dituen zerbitzuak mantendu eta maileguak pagatzera bideratuko da gehien bat. Nafarroako Gobernuak erabilera askeko funtsetik emandako 23.181,63 euroak zorra kentzeko erabili zituen kontzejuak. Oraindik zer edo zer gelditzen zaio. Egitekoen artean, besteak beste, maistruban etxeko teilatua eta bideren batzuk konpontzea ditu kontzejuak. Bitartean, 8 urteroko lanari heldu diote kontzejuan: eskatu dutenen artean herriko larreen banaketa egin du.