Udal eta foru hauteskundeak 2019

Resano kontzeju-buru berria

Guaixe 2019ko uzt. 13a, 13:14

Dorraoko ikuspegia Etxarriko Hartzabaldik.

Ardura hori hartzen duen bigarren emakumezkoa da.

Maiatzaren 26ko hauteskundeetan Dorraoko erroldako 97 hautesleek boto gehien Idoia Resano Igoari (67 boto) eman zizkioten eta bera izanen da legegintzaldi honetan kontzejuko-presidentea. Harekin batera kontzejuan izanen dira Jon Ander Lizarraga Lizarra (54), Josu Resano Mendinueta (52), Urko Resano Gonzalez (43) eta Amaia Lizarraga Unanua (26).