Festa Dorraoz jabetuko da

Guaixe 2019ko abu. 14a, 08:55

Agorrila erdira iristearekin batera Dorraon festak izaten dira, Ama Birjinaren omenezkoa. Gaur, bezperan, hasi eta igandera arte bost eguneko ospakizunak prest dituzte dorrobarrek

Egitaraua
Agorrilak 14, asteazkena. Bezpera
10:30ean Plater-tiroketa.
17:30ean Futbol eta pilota partidak: haurrak eta herriko gazteak.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Drindots taldearekin.
21:00etan Auzatea.
01:00etan Dantzaldia Drindots taldearekin.

Agorrilak 15, osteguna. Ama Birjinaren eguna
13:30ean Meza nagusia.
14:00etan Auzatea eta trikitilariak.
18:30ean La Ronda mariatxia.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Modestorekin.
21:00etan, Auzatea, plazan.
22:00etan Suziriak.
00:30ean Dantzaldia Modestorekin.

Agorrilak 16, ostirala. Errolda eguna
14:30ean Herri bazkaria.
17:30ean Urteroko errolda.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Anitaren bilobak taldearekin.
21:00etan Auzatea.
22:00etan Suziriak.
00:30ean Dantzaldia Anitaren bilobak taldearekin.

Agorrilak 18, larunbata. Jubilatuen eguna
13:00etan Jubilatuen meza.
14:00etan Auzatea eta trikitilariak, plazan.
19:00etan Aizkora apustua.
20:00etatik 22:00etada Dantzaldia Julen dj-rekin.
21:00etan Sardina-jana eta txistorra-jana.
22:00etan Suziriak.
01:00etan Dantzaldia Julen dj-rekin.

Agorrilak 19, igandea. Haurren eguna
12:30ean Bordetxe abere zirkua.
18:00etan Haurrendako jokoak.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Julen dj-rekin.
21:00etan Auzatea.
22:00etan Suziriak.
00:30ean Dantzaldia Julen dj-rekin.
05:00etan Hau pena nik!