Hurrengo hitzordua jarrita

Guaixe 2020ko urt. 23a, 18:51

Sanantondar dorrobarrak elkartean.

San Anton kofradiako kideak larunbatean elkartu ziren eta egitekoen artean heldu den urterako hitzordua zehaztea zuten: ilbeltzaren 23a.

Sanantondar dorrobarrak larunbat goizean hildako kofradeen aldeko mezan elkartu ziren. Ondoren Francisco Lizarraga Senar kofradiako priorearen etxean hildako kideen oroimenezko errespontsua errezatu zuten. Handik Itur-Aldea elkartera jo zuten. Prioreak eta laguntzaileek prestatutako gosaria zuten han zain: baratxuri zopa eta arkume menudikoak. Bazkaldu aurretik kofradiako karguak berritu zituzten eta priorea izateko ardura Angel Pueyo Lizarragak eskuratu zuen. Eguneko kontuen berri eman ondoren, 19 sanantondarrak mahaira eseri ziren. Bazkaltzeko txitxirioak, arkume errea eta mamia izan zituzten. Bazkalondo gozo batekin luzatu zuten kofradeek euren eguna.