Gutxienekorako aurrekontua

Guaixe 2020ko ots. 20a, 10:36

Dorraoko ikuspegia Lizarragako sarreratik.

Gutxieneko zerbitzuak, festak eta gutxi gehiago jaso ditu aurtengo aurrekontuak.

Dorraoko Kontzejuaren aurtengo aurrekontuak joan den urtekoaren kopuru bera du: 50.900 euro. Idoia Resano Igoa kontzeju buruak azaldu digunez, “aurreikusi daitezkeen inbertsioak badaude, aukerak badaude, baina dirua behar da. Kontzejuan sartu berri gara eta egunean jartzen ari gara”. Horregatik, aurtengo aurrekontuetan kontzejuak argiteria eta bestelako zerbitzuak eta festak sartu ditu. Resanok aipatutako “noizbait egitekoen” artean daude Maistruban etxeko teilatua konpontzea, erortzen ari baita. Bestalde, baso aprobetxamendu bateko irabaziko % 20 oraindik basolanetara bideratzeko dago.