Aizkora

Resano Urrezko Aizkolari Kopan

Maider Betelu Ganboa 2020ko aza. 6a, 08:56

Igandean, 12:00etan, Maeztun da jokatzekoa Urrezko Aizkolari Kopa-Eusko Label Saria. 

Pandemiagatik azken orduko aldaketarik ez badago, igandean Urrezko Aizkolari Kopa-Eusko Label Sariko 2. kanporaketa jokatuko da Maeztun, 12:00etan. Lau aizkolari ariko dira: Iban Resano dorrobarra, Julen Olano, Suharri Rodriguez eta Luis Txapartegi. Hiru kanaerdiko erdibitu beharko dituzte hasierako bi fasetan, eta bi onenak azkeneko faserako sailkatuko dira. Azkeneko fase honetan, bi onenek atzera ere hiru kanaerdiko  erdibitu beharko dituzte, eta irabazleak txapelketan aurrera egingo du. Beraz, kopan aurrera egitea da jokoan dagoena.