Aizkora

Iban Resano Urrezko Aizkolari Kopatik kanpo

Guaixe 2020ko aza. 12a, 09:08

Igandean Maeztun jokatutako kanporaketan aizkolari dorrobarrak ez zuen aurrera egin

Igandean Urrezko Aizkolari Kopa-Eusko Label Sariko 2. kanporaketa jokatu zen Maeztun. Lau aizkolari aritu ziren: Iban Resano dorrobarra, Julen Olano, Suharri Rodriguez eta Luis Txapartegi. Lau aizkolariek hiru kanaerdiko erdibitu behar zituzten hasierako bi fasetan, eta bi onenak azkeneko faserako sailkatzen ziren. Iban Resano bidean geratu zen, Luis Txapartegi eta Julen Olano sailkatu baitziren azken fasera. Azkeneko fasean bi finalistek lau kanaerdiko erdibitu behar izan zituzten, eta Julen Olano izan zen azkarrena (9:35), Txapartegiren aurretik (11:16), eta, hortaz, Julen Olano sailkatu da Urrezko Aizkolari Kopako hurrengo kanporaketarako.