Dorraoko Kontzejuak 2020-2021 Biurtekoko Aprobetxamendu eta Hobekuntza Planean jasoa dagoen epaitza saldu nahi du enkante bidez. Baso aprobetxamendua Atazabal, Leziza, Tozinolantegi eta Oalarregoikoa dermioetan dago. Epaitza pagoek osatzen dute, 2.268,5 metro kubiko egun eta 835,1 metro kubiko zur egiten dutena. Guztira 3.103,7 m3 dira, baina epaitza eskuratzen dituenak 2.753,7 m3 eramanen ditu, gainontzeko 350 m3-ak dorrobarrei emanen zaizkie, sutarako egurretarako. Epaitzarengatik Dorraoko Kontzejuak 53.922,64 euro (BEZ kanpo) eskatzen ditu. Proposamenak azaroaren 25eko 14:00ak arte aurkeztu daitezke Ergoienako udaletxean.
Enpresa hartzaileak epaitza ateratzeko urte eta erdiko epea izanen du. Baina dorrobarren artean banatu behar diren 350 m3-ak garagarrilaren 30 baino lehen moztuta eta herrira jaitsita egon beharko dira, kontzejuak esandako puntutan eta kopurutan utzita.