Urriaren 2an Nafarroako I. Mailako Aizkora Kanporaketa jokatu zen Lekunberrin. Bertan aritzekoa zen Oier Kañamares, baina lesionatuta zegoelako ezin izan zuen aurkeztu (medikuaren agiria aurkeztu zuen). Iban Resano Igoa dorrobarra izan zen azken sailkatua, eta, berez, mailaz jaistea zegokion, baina Oier Kañamares ez zenez aritu, Resanok Kañamaresen kontrako jaitsiera kanporaketa eskatu zuen federazioan, azken honek ontzat eman duena.
Horrela, Iban Resanok eta Oier Kañamaresek gaur, azaroak 19, ostirala, 18:00etan Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan jaitsiera kanporaketa jokatuko dute. Proba irabaztean duenak Nafarroako I. Mailan jarraituko du, eta galtzen duena, aldiz, Bigarren Mailara jaitsiko da. Egin beharreko lana ondokoa da: bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat erdibitzea.