Aizkora

Iban Resano Nafarroako Bigarren Mailara jaitsiko da

Guaixe 2021ko aza. 23a, 12:00

Oier Kañamaresekin jokatutako jaitsiera kanporaketan arostegiarra izan zen azkarrena

Ostiralean Nafarroako Lehen Mailako Aizkorako jaitsiera kanporaketa jokatu zuten Iban Resano Igoa dorrobarrak eta Oier Kañamares Ibarrak Donezteben. Jakina denez, urriaren 2an Nafarroako I. Mailako Aizkora Kanporaketa jokatu zen Lekunberrin, eta Resano azkena sailkatu zen. Hortaz, mailaz jaistea zegokion, baina kanporaketa horretan Oier Kañamaresek ezin izan zuen aritu, lesionatuta zegoelako –medikuaren agiria aurkeztu zuen–, eta horregatik ostiralean jaitsiera kanporaketa jokatu zuten biek. Bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat erdibitu behar izan zituzten, eta lehia oso estua izan zuten bi aizkolariek. Azkenean, Oier Kañanares izan zen azkarrena (19:17), Resanori 22 segundo aterata (19:39). Hortaz, Kañamaresek Lehen Mailan jarraituko du eta Iban Resano, aldiz, Bigarren Mailara jaitsiko da.