Zauriturik gabeko kotxe istripua

Guaixe 2021ko aza. 29a, 08:44
Foruzaingoak elkarbanatutako argazkia. @POLICIAFORAL_NA

Larunbat goizean kotxe istripua izan zen Dorraon, eta Foruzaingoak sare sozialen bidez jakiranazi zuenez, gidaririk edo zauriturik ez zuten topatu. 

Azaroaren 27an, eguerdian, foruzaingoak Twitter sare sozialaren bidez jakinarazi zuen Arbizun, NA7100 errepidean, kotxe baten errepide irteera bat ikertzen ari direla. Herritar batek jakinarazi duenez, istripua Dorrako Nenauen izan zen. Foruzaingoak mezuan esaten zuenez, istripuan ez zuten gidaririk topatu.