Aizkora

Iban Resano bosgarren Euskal Herriko Lehen Mailako finalean

Guaixe 2021ko aza. 29a, 13:15

Hodei Ezpeleta izan da txapeldun handia. Dorrobarrak ez du Lehen Maila galduko

Atzo, igandean, Euskal Herriko Aizkolari Txapelketako final handia jokatu zen Tolosako Beotibar pilotalekuan. Sei aizkolari lehiatu ziren Euskal Herriko Federazioko txapelketa ofizialean, Iban Resano aizkolari dorrobarra artean, eta guztira 12 enbor erdibitu behar izan zituzten: lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta lau 72 ontzako. 

Ezpeletak eta Zalduak lehia estua izan zuten eta, azkenean, Hodei Ezpeleta Bihurri 22 urteko gazte ibartarra izan zen txapelduna (44:40), Xabier Zalduari minutu eta erdiko aldea aterata (46:17). Jose Antonio Etxeberria hirugarren sailkatu zen (47:30), Oier Kañamares laugarren (48:49), Iban Resano bosgarren (51:30) eta Luis Mari Txapartegi seigarren (53:27).