San Juan ermitaren inguruan bilduko dira dorobarrak

2018ko San Juan festa. ARTXIBOA

Ekainare 24an eta 25ean, ostirala eta larunbata, ospatuko dituzte San Juan festak Dorraon. 

San Juan egunean, ekainaren 24an, ostiralean, sainduaren omenenezko ermitara joanen dira dorrobarrak, eta bertan errosarioa eginen dute. Ondoren, ogia, gazta eta ardoa banatuko du kontzejuak. Larunbatean, ekainaren 25ean, 09:00etan, San Juan ermitan mezan izanen da eta bukatutakoan gosaria izanen dute. 15:00etan bazkaria eginen dute.