San Juan egunean, ekainaren 24an, ostiralean, sainduaren omenenezko ermitara joanen dira dorrobarrak, eta bertan errosarioa eginen dute. Ondoren, ogia, gazta eta ardoa banatuko du kontzejuak. Larunbatean, ekainaren 25ean, 09:00etan, San Juan ermitan mezan izanen da eta bukatutakoan gosaria izanen dute. 15:00etan bazkaria eginen dute.