San Joan Txikiko kofradeen topaketa

Guaixe 2022ko ira. 13a, 10:03

Kofradeak mahaiaren bueltan eserita. ARTXIBOA

Hilaren 3an ospatu zuen kofradiak bere eguna.

San Joan ermita Dorraora daraman bidegurutzearen ondoan dago. San Joan bezperan eta egunean eta iraileko lehen larunbatean zabaltzen da ermita. San Joan Txiki kofradiaren ospakizuna zela eta zabaldu zuten larunbatean, eta meza hartu zuen. Elizkizuna despeditu ondoren 17 kofradeak (34 ere izan ziren garai batean) kofradiako priore Juan Francisco Lizarraga Pueyoren etxera joan eta han hildako anaien eta etxekoen aldeko errespontsua errezatu zuten. 

Ondoren Iturralde elkarteko bidea hartu zuten eta heldu den urteko priorea aukeratzeko zozketa egin zuten. Jose Ignacio Insausti Jauregi izan zen aukeratuta eta berak bere eginkizunetan laguntzeko bi laguntzaile izendatu zituen. Baratxuri zopa eta barrukiak gosaldu zituzten. Gaia batean bazkaria priorearen etxean egiten zen. Larunbatean, ordea, elkartean bertan bazkaldu zuten kofradeek. Prioreak aukera baliatu zuen kontuak argitzeko eta kide bakoitzak dagokiona ordaindu zuen.