Aizkora

Iban Resano, I. Mailako Euskadiko Aizkora finalera

Guaixe 2022ko urr. 5a, 10:20

Elgoibarren jokatutako kanporaketan lortu zuen txartela

Irailaren 25ean Euskadiko Federazioak antolatutako I. Mailako Euskadiko Aizkora Txapelketako kanporaketa jokatu zen Elgoibarren. Guztira 10 aizkolari aritu ziren, eta bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta bi oinebiko erdibitu behar izan zituzten. 

Paretsu hasi ziren lanetan, baina Jokin Urretabizkaia "Basozabal"-ek aurrea hartu, aldea atera eta bera izan zen lanak bukatzen azkarrena (20:55), Hodei Ezpeletaren (21:51), Joxean Etxeberriaren (24:47), Xabier Zalduaren (25:45) Luis Txapartegiren (26:59) eta Iban Resanoren (27:19) aurretik. Aipatu sei aizkolari hauek azaroaren 27an jokatuko dute txapelketako final handia, Bilbon.