Aizkora

Iban Resano Lehen Mailako finalean

Guaixe 2022ko aza. 25a, 13:20
Asteazkenean egin zuten finaleko aurkezpena, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.

Igandean, azaroak 27, Bilbon jokatuko den Euskadiko Lehen  Mailako Aizkolarien Txapelketako finalak ikusmin handia piztu du

Euskadiko Lehen Mailako Aizkolarien Txapelketako finala igandean jokatuko da, 12:00etan, Bilboko Miribillako Bizkaia frontoian. Ezkurdiak Lau eta Erdiko txapela lortu eta astebetera, beste sakandar bat lehiatuko da lehen mailako txapela preziatua lortzeko, Iban Resano dorrobarra. Final handia zuzenean eskainiko du ETB1ek. 

Sei aizkolarik jokatuko dute finala. Iban Resanoz gain, Jokin Urretabizkaia “Basozabal”, Hodei Ezpeleta “Bihurri”, Josean Etxebarria, Xabier Zaldua eta Luis Mari Txapartegi. Lan potoloa dute aurretik: lau kanaerdi, lau  60 ontzako eta lau oinbiko erdibitzea. Finalak ikusmina handia piztu du. Katedrak bi gazteenak,“Bihurri” eta “Basozabal” jotzen ditu txapelketa irabazteko faborito. “Bihurrik” irabazi zuen joan zen urtean eta ikusteko dago aurten nork bereganatzen duen 2023ko txapela. “Nik uste gazteen finala izango dela, eta Xabier Zaldua ere hortik ibiliko dela” azaldu zuen Resanok aurkezpenean.