Aizkora

Iban Resano seigarren Euskadiko Lehen Mailako finalean

Guaixe 2022ko aza. 28a, 11:41

Hodei Ezpeleta “Bihurri”-k bigarren urtez jarraian irabazi zuen Euskadiko Lehen Mailako Aizkora Txapelketako finala

Ikusmin handia zela eta Bilboko Bizkaia pilotalekuan ikusle andana zela jokatu zen igandean Euskadiko Lehen Mailako Aizkora Txapelketako final handia. Sei aizkolari lehiatu ziren, lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta lau oinbiko enborrak erdibitzeko. Joan zen urteko txapeldun Hodei Ezpeleta “Bihurri”-k lezio ederra eman zuen eta 47 minutu eta 42 segundotan bukatu zituen lanak. 22 urteko eibardarrak Xabier Zaldua beteranoari minutu bat eta 35 segundo atera zizkion (49:17) eta hirugarren Jokin Urretabizkaia “Basozabal” gaztea izan zen (53:53), joan zen urteko txapeldunordea. 

Joxan Etxeberria laugarren sailkatu zen (56:07), Luis Mari Txapartegi bosgarren (58:40)eta Iban Resano seigarren, azkena (60:44).