Altsasuko parkeko suhiltzaileak Dorraora joan behar izan zuten astelehen gauean. Haizeteak Aixkardi kaleko etxe bateko teilatua kaltetu zuen, eta haizeak berak teilatu puskak pareko etxera eta kalera bota zituen. Kalte handiagorik ez sortzeko, suhiltzaileek teilatura igo eta handik hondakinak kendu zituzten. Haien jardunaren ondoren, ingurua seinaleztatu eta kalea itxi zuten.
Ekaitzak gaur zurrunbilloa sortu du Dorraon, 103km/h ko ufada jaso du nere estazioak 500 bat metrota. Teilatu bat airean emanez, erabat jasota.
— iñaki lizarraga (@Inakili) September 4, 2023
Agazkia Dorraoko wassap taldekoa da. pic.twitter.com/yg7rP3HgGD