Lehendakaritza, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak San Raimundo de Peñaforteko Ordenako 1. Mailako Gurutze Goretsia eman dio Jose Antonio Razquin Lizarraga legelari dorrobarrari. Aitortza horren bidez Justizia Administrazioaren arloan egindako ibilbidea eskertu diote. Ibilbide horren zati handi bat Nafarroako Gobernuko legelari gisa egin du. Razquinek aurki jasoko du kondekorazio hori. Aitortzak Justizia Administrazioan eta Zuzenbidearen azterlanaren lanketan eta aplikazioan parte hartzen duten guztien merezimendu garrantzitsuak aitortzen ditu, bai eta Justizia Ministerioaren mendeko jarduera juridikoetan emandako zerbitzuak ere.