Dorraoko Kontzejuak beheko basoko Askudi, Berroeta eta Kantera dermioetan dagoen baso aprobetxamendu ezohikoa saldu nahi du. Harengatik 144.638,91 euro (BEZ kanpo) eskatzen ditu. Eskaintzak Ergoienako udaletxean aurkezteko epea garagarrilaren 27ko 14:00etan despedituko da. Haritzez osatuta dago, guztira 3.725,3 metro kubiko egiten duena. Haietatik 1.605,6 m3-ko haritz egurra da, 1.680,3 m3-ko haritz zura eta 439,4 m3-ko pago egurra.