Sutea etxe batean

Guaixe 2025ko urt. 8a, 09:28

Suhiltzaileen kamioiak Dorraon. @bomberos_na

Suhiltzaileek itzali zuten.

Ezusteko batek aldrebestu zituen dorrobarrak atzo goizean: etxe batek su hartu zuen. Larrialdi zerbitzuak gaztigatuta, Cordovillako eta Altsasuko parkeko suhiltzaileak joan ziren Dorraora. Plaza inguruko etxe batean izan zen sutea. Garrak menpean hartu zituzten suhiltzaileek eta haiek eta Foruzaingoa izan ziren ezbeharra ikertu zutenak. Zorionez inork ez zuen minik hartu.