Sanantondar dorrobarrak elkarrekin

Guaixe 2025ko urt. 27a, 11:10

San Anton kofradiako kideak. UTZITAKOA

Larunbatean ospatu zuten haien eguna.

San Anton kofradiako kideak larunbatean elkartu ziren. Sanantodar dorrobarrak hamasei dira, baina larunbateko hitzorduan hiruk kale egin zuten. Hasteko, hildako kofradiako kideen aldeko meza egin zuten elizan. Bereziki gogoan izan zuten azken urtean hildako Ignacio Lizarraga Artola. Handik atera eta Francisco Lizarraga Etxeberria priorearen etxera joan ziren eta han anaikide hilen omenezko errespontsua errezatu zuten. Itur Aldea elkartean kofradiako ardurak berrituko zituzten: Borja Marin Razkin priorea da, eta Aitor Pueyo Lizarraga eta Mikel Lizarraga Pueyo dira bere laguntzaileak, mutilak. Kofradeen zerrenda egunean jarri eta diru kontuak ere argitu zituzten kofradiaren batzarrean. Giro ederrean joan zen anaitasun bazkaria. Kofradiak 2028an mendea beteko du.