Dorraon familia bakarreko bi etxebizitza bakartu eraikitzeko Ergoienako Udalak hirigintza plana aldatu zuen, urbanizazio eta eraikuntza lanak egiteko sektore bat garatu behar. Aldaketa horrek orain Nafarroako Gobernuaren behin betiko onespena jaso du. Dorraoko goiko aldean dagoen Arrobi kalean eraikiko dira bi etxebizitza horiek.