Larunbatean, ilbeltzak 17, San Anton eguna ospatu zuten Dorraon. Hildako kofradiako kideen omenezko elizkizuna izan zen lehenik. Ondoren haien omenezko errespontsua errezatu zuten priorearen etxean. Segituan kofradiaren batzarra egin zuten. Joan den urtean Julian Razkin Lizarraga eta Jesus Maria Marin Lizarragak kofradia utzi zuten eta ez zen kide berririk sartu. Borja Marin Razkini priore arduran Mikel Lizarraga Pueyok hartu zion lekukoa. Azken horren bere laguntzaile gisa Aitor Pueyo Lizarraga eta Juan Patxi Lizarraga Pueyo izendatu zituen.
Batzarraren ondoren hamalau sanantondar dorrobarrak Itur Aldea elkartean bazkaltzera elkartu ziren.