Kontzeju etxeak Ministerioaren Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Iruñea-Altsasu tarteko informazio azterlanari buruzko batzarra hartu zuen otsailaren 24an. Soledad Mozo Galartza alkatearen eta Sakana Trenaren Alde plataformako kide batek hartu zuten hitza. Alde batetik, azaldu zuten proiektua gauzatzeak izanen lituzkeen ondorioak. AHTren alternatiba gisa tren publiko eta soziala aurkeztu zuten. Baita haren nondik norakoen berri eman ere. Alkateak azaldu zuenez, udalak azterlanari alegazioak aurkeztu dizkio.
Dorrabarrek ere AHTren kontrako alegazioak aurkezteko aukera dutela argitu zuen. Epea martxoaren 6an despeditzen da. Azkenik, Altsasun martxoaren 14an, 18:00etan, eginen den manifestazioan parte hartzera deitu zuen plataformako kideak.