Duela 25 urte...

Berrikuntzak Dorraon

Guaixe 2026ko maiatzaren 26a

Dorrobarrak kalea konpontzen. ARTXIBOA

Aurreko hiru urteetan hainbat lan egin ziren.

Eliza polit uzteko, dorrobar fededunak eliza konpontzeko lanetan buru-belarri lanean ari ziren. Aurreko hiru urteetan egindako hainbat lanen segida besterik ez zen hori. Herrian etxebizitza berriak jaso zituzten batetik. Bestetik, kaleak eta lokalak ere konpondu zituzten. Eta urte eta erdi lehenago, esaterako, Itur-aldea elkartea konpondu zuten. Elkartea konpontzeko lan guztiak auzolanean egin zituzten dorrobarrek.