Suhiltzaileen erreskate tekniko taldeko kideek ehiza txakur bat erreskatatu zuten lastailaren 12an, goizean. Animalia Andia mendiko irtengune batera iritsi zen eta han ez aurrera ez atzera gelditu zen. Larrialdi zerbitzuak gaztigatuta, suhiltzaileen erreskate teknikoko kideak helikopteroz joan ziren. Txakurra zegoen tokiaren parean, mendi gainean, jarri ziren eta suhiltzaileetako bat sokaz lagunduta animalia zegoen tokiraino jaitsi zen. Hura hartu eta gora jaso zituzten.