Euskararen inguruko iritzi bilduma, orain gaztelaniaz

Guaixe 2008ko urriaren 2a

Egiarretan bizi den Juan Madariaga Orbea irakaslearen lana da aurkeztu zutena, eta duela 2 urte Amerikako Estatu Batuetako Nevada estatuko Renoko unibertsitateak argitaratu zuen Anthology of Apologist and Detractors of the Basque Language liburuaren gaztelaniazko itzulpena. Liburu horretan NUPeko irakasleak XVI. eta XIX. mendeen artean euskara eta politikaren inguruan hainbatek emandako iritziak jaso eta ikertu ditu. Aztertutako garai hartan asko izan ziren euskal lurraldeen sistema juridiko-konstituzionalaz eta euskara hizkuntza propio eta berezituaz idatzi zutenak eta horren isla jasotzen du aurkeztutako lanak.