Opatu dute desagertua zegoen gizona

Guaixe 2011ko uztailaren 20a

15:00etan, Madozko gainean opatu dute atzodanik desagertua zegoen Egiarretako gizona. Larrialdi zerbitzuek opatu dutenean gizonak erdi-konsziente zegoen. Zer gerta ere, helikopteroz Iruñeko ospitalera eraman dute.Nafarroako Larrialdi Agentziak (NLA) 81 urteko gizon egiarretarra bilatzeko dispositiboa 8:00etan jari du martxan. Atzo 13:30ak aldera paseatzera atera zen gizona eta ez zen bueltatu. Familiak atzo gauean, 23:00etan, larrialdi zerbitzuetara deitu zuen. Bart Foruzaingoa, Guardia Civila eta Altsasuko parkeko suhiltzaileak gizona bilatzen egon dira Egiarreta inguruan, alferrik. Gaur goizeko 8:00etan ekin diote berriro bilaketari. NLAk Aginte Postu Aurreratu eraman du Egiarretara. Handik aritu dira bilaketa koordinatzen. Hartan parte hartu dute: Iruñeko eta Altsasuko suhiltzaileak, Foruzaingoko Ingurumen Brigadako bi patruila eta Altsasuko polizia-etxeko beste bat, salbamendurako-txakur taldea, Guardia Civila, Gurutze gorriko eta DYAko boluntarioak eta Nafarroako Gobernuaren helikoptero bat. Topagunea Egiarretako San Anton kalean jarri dute.