Sareen berritze lanetarako nahitaezko desjabetzea

Guaixe 2011ko azaroaren 17a

Nafarroako Gobernuak atzo egindako bileran Egiarretako sareak berritzeko hirugarren fasea izan zuen mahai gainean. Udalak hala eskatuta, Nafarroako Gobernuak erabaki zuen premiazkoa izendatzea lanak. Horrekin batera, desjabetu eginen dira lan horiek egiteko okupatu beharreko ondasunak eta eskubideak. Arakilgo Udalak premiazko izendapena eskatu zuen, lanak negua hasi aurretik egin ahal izateko. Horrela, elurteek pertsonendako sortu ditzaketen arrisku egoerak saihestu nahi ditu.