3 etxe berri jasoko dira

Guaixe 2012ko maiatzaren 23a

Hilaren 3ko bilkuran Arakilgo Udalak hirigintza plana aldatzea erabaki zuen. Aldaketa horrekin Egiarretako sarreran, San Anton kalean, 3 etxebizitza egiteko aukera izanen da. Arakilgo Udalak Egiarretako 3. faseko ur-horniketaren eta zoladura berritzeko egitasmoa hobetzeko txostena eskatu zuen. Labadero inguruan bihurgune bat kentzea eta inguru horren eta karrikaren goiko zatiarekin lotzeko malda txikitzea. Guztia irisgarritasuna eta ibilbidea hobetzeko. Arakilgo Udalak azken bilkuran erabaki zuen proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak behin betiko onartzea. Lan horiek 7.356,4 euroko aurrekontua dute.